Euskaraldia 2025

Larunbatean hasiko dira Euskaraldirako txapak banatzen

Ane Olaizola 2025ko mai. 5a, 11:43

Azkoitiko Euskara Mahaiak larunbatean, astelehenean, asteartean eta asteazkenean jarriko du txapak banatzeko mahaia, plazan; datorren ostegunean, gainera, Euskaraldiaren Gune Ibiltariak herrian geldialdia egingo du.

Azkoitiko Euskara Mahaia datorren zapatuan, hilaren 10ean, hasiko da Euskaraldiko txapak banatzen, eta maiatzaren 15etik 25era egingo den ariketa sozialean izena ematen dutenek asteazkenera bitartean izango dute ahobizi zein belarriprest rolei dagozkien txapak jasotzeko aukera.

Zapatuan, 11:30etik 13:30era bitartean banatuko dituzte txapak herriko plazan; eta maiatzaren 12tik 14ra artean, 12:00etatik 13:00etara eta 17:30etik 19:30era artean izango da horretarako aukera, leku berean.

Horrez gain, Euskaraldiaren Gune Ibiltariak geldialdia egingo du Azkoitian datorren ostegunean, hilaren 8an, eta 17:00etatik 20:00etara bitartean, Euskaraldiaren furgoneta eliz atarian izango da, egitasmoari lotutako materiala saltzen eta informazioa zabaltzen. Herritarrek izena emateko aukera ere izango dute orduan. 

Azkoitia Gukak zu bezalako irakurleen babesa behar du tokiko informazioa euskaraz eta modu profesionalean lantzen jarraitzeko.


Izan Gukakide