Musika elektronikoa sortzen ikasteko, umeentzat tailerra prestatu du Holz Und Blech-ek

Ane Olaizola 2025ko api. 18a, 10:41

Bizkargi musika eskolarekin elkarlanean eskainiko dute tailerra hilaren 30ean, eliz atarian. Familiei zuzendutako egitasmoa izango da

Holz Und Blech elkarteak antolatuta, musika elektronikoaren jaialdia egingo dute beste urte batez maiatza hastearekin batera, eta aurten, musika zaleek hiru eguneko jaiaz gozatzeko aukera izango dute hilaren 1etik 3ra bitartean. Jaialdiaren bezperan, gainera, familiei eta gazteei zuzendutako beste egitasmo bat izango da; izan ere, Bizkargi musika eskolarekin elkarlanean, musika elektronikoa sortzen ikasteko tailerra eskainiko dute apirilaren 30ean, asteazkenez, eliz atarian.

18:00etan hasiko da tailerra, eta doakoa izango da.Tailerrean, perkusiozko musika tresnen bidez deskubritu ahal izango dute "gorputza dantzan jartzen duten erritmoak" nola sortzen diren, eta modu horretara murgilduko dira doinu elektronikoetan.

Azkoitia Gukak zu bezalako irakurleen babesa behar du tokiko informazioa euskaraz eta modu profesionalean lantzen jarraitzeko.


Izan Gukakide