Guka Telebistak atzo eman zuen Dabilen harriari... saioaren seigarren atala, Luciano Juaristi protagonista zela. Azkoitiarrak bere bizipenak eta garai bateko kontuak berritu zituen kameren aurrean, eta datozen asteetan, eskualdetik falta diren beste bost herrietako beste horrenbeste protagonistak gauza bera egingo dute, dabilen harriari ez baitzaio goroldiorik ateratzen. Atzoko atala hemen duzue ikusgai, oso-osorik.