Azkoitiko Gazte Asanbladaren (AGA) laugarren urteurrena merezitako moduan ospatuta utzi zuten atzo. 10:30erako ekin zioten egitarauari mendi lasterketarekin, eta ondoren, indarrak berreskuratu eta gero, bafle potea egin zuten tabernaz taberna, eta bertso bazkaria ere bai.
Arratsalde partean, berriz, musika izan zen protagonista. No Limits eta Rebel Noise taldeek kontzertu bana eman zuten Kontzejupean, eta jende asko egon zein haiek ikusten eta entzuten, eta 22:30etik aurrera, jaiak Hika tabernan izan zuen jarraipena Anti-X, Bibi eta Rizzi DJen saioekin.