Aldizkarien aurrerapen bideoak

Apirileko Azkoitia Guka aldizkariaren bideo aurrerapena: ibilgailu klasikoak

Erredakzioa

Datozen egunetan hasiko da Azkoitia Guka bazkideei apirileko aldizkaria etxez etxe banatzen. Urteko laugarren zenbakian askotariko edukiak landu ditu komunikazio taldeak, tartean, Klik! argazki erreportajea osatu du ibilgailu klasikoak dituzten herritarrekin elkartuta.

Ibilgailu zaharrak herdoiltzen uztea bekatua da herritar bat baino gehiagorentzat, eta Azkoitian ere badira duela hiru, lau, bost edota sei hamarkada sortu ziren autoak oraindik bizirik mantentzen dituzten herritarrak. Asko dira ibilgailu klasikoen motor zaharrei bizia ematen jarraitzen dieten azkoitiarrak, eta horietako zenbaiten istorioak jaso ditu Gukak apirileko aldizkarirako egindako argazki erreportajean.

Gaurko ametsak biharko albiste izan daitezen, beharrezkoa dugu zure babesa.


Egin bazkide