Bandek Kontzejupean eman duten kontzertuarekin gozatu dute herritarrek

Ane Olaizola 2025ko mar. 23a, 15:01

Taldez Talderen bigarren igandean, Azkoitiko Musika Bandak eta Bizkargi eskolako banda gazteak kontzertua eskaini dute, eta Kontzejupean herritar ugari elkartu dira.

Bizkargi musika eta dantza eskolak 24. urtez antolatutako Taldez Talde zikloaren bigarren kontzertua izan da gaur eguerdian, eta oraingo honetan, Azkoitiko Musika Bandak eta Bizkargi eskolako banda gazteak eskaini dute emanaldia. Ohi bezala, 12:30ean hasi da zuzenekoa, eta dozenaka lagun elkartu dira Kontzejupean musikariek eskaini dituzte abestiez gozatzeko.

Joan zen astean hasi zen Taldez Talde egitasmoa, euskal musika tresnek eta dantzek osatutako emanaldiarekin.  Datorren igandean, hilaren 30ean, izango da azken saioa, Iraurgi eta Bizkargi abesbatzen eskutik.

Azkoitia Gukak zu bezalako irakurleen babesa behar du tokiko informazioa euskaraz eta modu profesionalean lantzen jarraitzeko.


Izan Gukakide