Gaur hasi du Bizkargi musika eta dantza eskolak 24. Taldez Talde. Eguerdian Kontzejupean eskaini duten saioan euskal musika tresnak eta dantzak izan dira protagonista. Musika eskolakoen emanaldiaz gozatzera ere jende dezente bildu da.
Datozen bi igandeetan ere Taldez Taldeko emanaldiak eskainiko dituzte, 12:30ean hasita, Kontzejupean. Hilaren 23an Azkoitiko Musika Banda eta Bizkargi Banda Gaztea izango dira agertokian, eta hilaren 30ean, aurtengo azken saioan, Iraurgi eta Bizkargi abesbatzen emanaldia izango da.