Argia kontrolatzeko gailua konponduta, normaltasunera itzuli da Elkargunea

Ane Olaizola 2025ko mar. 20a, 11:57

Elkargunearen sarrera. (Azkoitiko Udala)

Astearte arratsaldean matxura izan zuen argiak pizteko eta itzaltzeko erabiltzen duten makinak. Gaur goizean konpondu dute, eta normaltasunera itzuli dira zerbitzu guztiak.

Argia kontrolatzeko gailua matxuratuta egon da astearte arratsaldeaz geroztik Elkargunean, eta hango kideek jakinarazi dutenez, gaur goizean konpondu dute argiak pizteko eta itzaltzeko erabiltzen duten makina. Horrenbestez, normaltasunera itzuli da azpiegitura hori, eta baita han eskaintzen dituzten zerbitzuak ere. 

Azkoitia Gukak zu bezalako irakurleen babesa behar du tokiko informazioa euskaraz eta modu profesionalean lantzen jarraitzeko.


Izan Gukakide