Argiak kontrolatzeko gailuaren matxurak argirik gabe utzi du Elkargunea

Andoni Elduaien

Elkarguneko harrera. (Udala)

Elkarguneko arduradunek uste dute atzo arratsaldean Elkargune inguruan izan zen matxura batek eragin duela argindarrak pizteko eta itzaltzeko erabiltzen duten gailuaren matxura. Hori hala, argirik gabe daude han.

Elkargunean matxuratu egin da argiak pizteko eta itzaltzeko erabiltzen duten gailua, eta hori horrela, argirik gabe daude. Atzo, asteartea, 19:00 ingurutik daude egoera horretan han. Elkarguneko arduradunen ustea da Elkargune inguruan izan zen argindar matxura batek eragin zuela argiak pizteko eta itzaltzeko erabiltzen duten gailuaren matxura.

Uneotan, aparatua konponduko duen enpresaren zain daude Elkargunean, haiek zer konponbide ematen dieten jakin ahal izateko. Elkarguneko arduradunen arabera, enpresa "lehenbailehen" saiatuko da arazoa konpontzen, baina oraindik ezin dute egoera bere onera noiz etorriko den aurreikusi.

Gaurko ametsak biharko albiste izan daitezen, beharrezkoa dugu zure babesa.


Egin bazkide