Musika banden doinuak entzungai, Taldez Talde egitasmoaren bigarren hitzorduan

Andoni Elduaien 2025ko mar. 21a, 09:00

Musika bandako kideak, Taldez Talde emanaldi batean. (Maialen Etxaniz)

Azkoitiko Musika Bandako eta Bizkargi eskolako banda gazteko musikariak arituko dira igandean herriko plaza girotzen. Hurrengo astean, Iraurgi eta Bizkargi abesbatzen emanaldia izango da.

Etzi, igandea, Taldez Talde egitasmoaren bigarren emanaldia izango da Kontzejupean. 12:30ean hasita, Azkoitiko Musika Bandako eta Bizkargi eskolako banda gaztea ariko dira jendaurrean. Banda bakoitza bakarka nahiz biak batera ikusteko aukera izango dute herritarrek; izan ere, estilo askotariko piezak eskainiko dituzte musikariek.

Banda gazteak Hompeh march, You are my sunshine, Sk8er Boi eta Witch doctor abestiak eskainiko ditu, eta Azkoitiko Musika Bandak Laboakadak, The Eightiers eta Coldplay on stage abestiak. Bi bandak batera ere arituko dira, eta orduan The lion king, Aldapeko eta Ikusi mendizaleak abestiak joko dituzte.

Joan den astean hasi ziren Taldez Talde emanaldiak, euskal musikak eta dantzak aurkezteko. Datorren asteko igandekoa izango da aurtengo hirugarren eta azken emanaldia; Iraurgi eta Bizkargi abesbatzen emanaldia izango da orduan.

Azkoitia Gukak zu bezalako irakurleen babesa behar du tokiko informazioa euskaraz eta modu profesionalean lantzen jarraitzeko.


Izan Gukakide