Inauteriak 2025

'Orioko Balea', 'Abadiño San Blasetan' eta Tta-kun taberna, mozorro lehiaketetako irabazle

Andoni Elduaien 2025ko mar. 2a, 08:20

Guztira, 21 taldeak eta sei tabernek parte hartu zuten udalak antolatutako lehiaketetan. Talde handietan, 1901/05/14 Orioko Balea taldeak irabazi zuen, eta txikietan, Abadiño San Blasetan taldeak. Tabernei dagokionez, epaimahaiak ebatzi zuen Tta-kun taberna apaindu zela ondoen atzoko egunerako.

Atzoko festa egunaren biharamuna izango da gaur Azkoitiko etxe askotan, baina egunak merezi izan zuen. Eguerditik iluntzera arte sekulako giroa piztu zen herrian, neurri handi batean, udalak antolatutako mozorro lehiaketara aurkeztu ziren taldeei esker. Guztira, 21 taldek eta sei tabernak parte hartu zuten lehiaketan –bederatzi kuadrillak eman zuten izena talde handietan eta hamabik talde txikietan– eta beste horrenbeste izan ziren talde horien bueltako ikuskizunak. 

Talde handietan, 1901/05/14 Orioko Balea taldeak irabazi zuen lehiaketa, eta talde txikietan, Abadiño San Blasetan taldeak. Ondoen apaindutako tabernaren lehiaketako sari nagusia, berriz, Tta-kun tabernak irabazi zuen. Nolanahi ere, udalak talde handien eta txikien bigarren zein hirugarren talde onenak ere saritu zituen atzo plazan. Talde handietan, bigarren saria Mexikoko Borroka Librea taldeak jaso zuen, eta hirugarrena, Neguko Andramaixek taldeak. Talde txikietan, berriz, Labadoriek irabazi zuen bigarren saria, eta hirugarrena, Pili, Pilar, Pikuta ta Pilartxo taldeak. Guztira, 21 taldek hartu dute parte lehiaketan, eta 6 tabernek. Talde txikietan 12 aurkeztu dira lehiaketara, eta handietan, 9k hartu dute parte.

Hona hemen mailaz mailako sailkapena: 

Talde handiak: 

  • 1go saria (600 euro): 1901/05/14 Orioko Balea
  • 2. saria (500 euro): Mexikoko Borroka Librea 
  • 3. saria (400 euro): Neguko Andramaixek

Talde txikiak: 

  • 1go saria (300 euro): Abadiño San Blasetan
  • 2. saria (200 euro): Labadorie
  • 3. saria (150 euro): Pili, Pilar, Pikuta ta Pilartxo

Ondoen apaindutako taberna (200 euro): Tta-kun taberna.

(Argazkiak: Azkoitiko Udala)

Azkoitia Gukak zu bezalako irakurleen babesa behar du tokiko informazioa euskaraz eta modu profesionalean lantzen jarraitzeko.


Izan Gukakide