Sidenorreko lan gatazka

Protesta zaratatsua egin dute Sidenorreko langileek plazan

Ane Olaizola

Atzoko elkarretaratzearen irudi bat. (Ane Olaizola)

Enpresa hitzarmena berritzeko eta aldi baterako lan erregulazio espedientea bertan behera uzteko eskatzeko, plazan elkarretaratzea egin zuten atzo arratsaldean lantegiko beharginek.

Txistu eta sirena hots artean, protesta zaratatsua egin zuten atzo arratsaldean Sidenor lantegiko zenbait beharginek, eta bi aldarri nagusi eraman zituzten plazara: 2023ko abendutik iraungita dagoen enpresa hitzarmena berritzea batetik, eta iazko apirilelik indarrean duten aldi baterako lan erregulazio espedientea bertan behera uztea, bestetik. 

Azken hilabeteetan lan gatazka betean murgilduta daude Azkoitiko lantegiko beharginak, eta bizi duten egoera salatzeko, ELA eta LAB sindikatuek deituta mobilizazioak egiten hilero plazan; horietako bat izan zen atzokoa.

Gaurko ametsak biharko albiste izan daitezen, beharrezkoa dugu zure babesa.


Egin bazkide