Martxoko Azkoitia Guka aldizkariaren bideo aurrerapena: Miguel Zubizarreta 'Bolante'

Erredakzioa 2025ko mar. 5a, 13:27

Datozen egunetan hasiko da Azkoitia Guka bazkideei martxoko aldizkaria etxez etxe banatzen. Urteko hirugarren zenbakian askotariko edukiak landu ditu komunikazio taldeak, tartean, Miguel Zubizarreta Bolante artista azkoitiarrari egindako elkarrizketa. Berak dioenez, 2.500 lan inguru ditu eginda.

Txikitatik ekarri du margotzeko afizioa Miguel Zubizarreta Bolante margolari azkoitiarrak. "Autodidakta" gisa definitzen du bere burua, eta paisaiak margotu izan ditu batez ere, beti olio pinturarekin. 80 urte bete berri, museo bat betetzeko adina koadro ditu eginda; hark esatera, 2.400 koadro ditu koadernoan apuntatuta, baina apuntatu gabe dituenak ere badituela dio. Guztira, 2.500 lan izango ditu eginda Bolantek. Martxoko aldizkarian elkarrizketatu du hura Azkoitia Gukak. 

Azkoitia Gukak zu bezalako irakurleen babesa behar du tokiko informazioa euskaraz eta modu profesionalean lantzen jarraitzeko.


Izan Gukakide