Espainiako saskibaloi selekzioak 3x3 modalitatean aritzeko deialdian sartu du Manex Ansorregi. Ez da Inveready Gipuzkoa Basket taldeko jokalaria selekzio horrekin ariko den lehen aldia; izan ere, lehen ere jardundakoa da, 3x3 modalitatean, 23 urtez azpikoen selekzioarekin, Nations League txapelketan –irabazi egin zuten–.
Oraingoan udan jokatuko duten Munduko Kopa prestatzeko hautatu dute azkoitiarra. Zaragozan ariko dira horretan otsailaren 17tik 22ra. Pedro Melendez hautatzaileak hamalau jokalari sartu ditu deialdian.