Azkoitiko Udalak gaitzespen "irmoa" azaldu du Irunen (Gipuzkoa) izan den hilketa matxistaren kontra, eta eta elkartasuna helarazi die biktimaren senideei eta hurbilekoei. Era berean, erakundeak bat egin du herrian antolatzen diren mobilizazioekin, eta herritarrak haietan parte hartzera deitu ditu. Hain zuzen, hilketa hori salatzeko, Urola Erdiko Itaiak elkarretaratzea deituta du Azkoitian gaurko. Indarkeria matxistari aurre egiteko antolatu gaitezen! leloarekin egingo dute protesta hori, 19:00etan, plazan.
Ertzaintzak gizon bat atxilotu zuen asteazken arratsaldean Irunen, amari labanaz eraso egitea leporatuta. Emakumea ospitaleratu egin zuten, eta atzo jakinarazi zuten aurreko gauean hil zela erietxean, zauriengatik.
Udalak bat egiten du herrian antolatzen diren gaitzespen ekimen edo elkarretaratzeekin, eta herritarrak parte hartzera deitzen ditu.