Irungo hilketa salatzeko elkarretaratzea deitu du ostiralerako Itaiak

Mailo Oiarzabal

Indarkeria matxistaren kontrako Itaiaren horma irudi bat.

Indarkeria matxistari aurre egiteko antolatu gaitezen! leloarekin egingo dute biharko protesta, 19:00etan, plazan.

47 urteko gizon batek bere ama labankadaz larri zauritu zuen atzo Irunen (Gipuzkoa), eta zauri horien ondorioz goizaldean hil da emakumea, ospitalean.

Hilketa hori salatzeko, elkarretaratzea deitu du Azkoitian Urola Erdiko Itaiak biharko, ostirala. Indarkeria matxistari aurre egiteko antolatu gaitezen! leloarekin egingo dute protesta hori, 19:00etan, plazan.

Gaurko ametsak biharko albiste izan daitezen, beharrezkoa dugu zure babesa.


Egin bazkide