Otsaileko Azkoitia Guka aldizkariaren bideo aurrerapena: Bingen Aranbarri

Erredakzioa 2025ko ots. 6a, 10:00

Datozen egunetan hasiko da Azkoitia Guka bazkideei otsaileko aldizkaria etxez etxe banatzen. Urteko bigarren zenbakian askotariko edukiak landu ditu komunikazio taldeak, eta tartean, Bingen Aranbarriri egindako Erretratua erreportajea. Korrikalaria da hura, eta iazko abenduan, 2024. urteko Azkoitiko Kirolari Onenaren Saria jaso zuen.

Haurra zenetik kirolari lotuta egon da Bingen Aranbarri, baina azken urteetan, batez ere atletismoan ondu du bidea. Egindako lanak emaitzak eman dituela jakitun da, oparoa izaten ari baita haren kirol ibilbidea. 2024. urteko Kirolari Onenaren saria eskuratu berritan, Aranbarrirena da otsaileko Azkoitia Guka aldizkariaren Erretratua.

Halaber, harekin hitz eginda osatu du hil honetako aldizkariaren, Azkoitia Gukaren 450. zenbakiaren, aurrerapen bideoa.

Azkoitia Gukak zu bezalako irakurleen babesa behar du tokiko informazioa euskaraz eta modu profesionalean lantzen jarraitzeko.


Izan Gukakide