Gabonetako parkeak harrera ona izan du lehen egunetik

Nerea Uranga

Bihar arte zabalik izango da Gabonetako haurren parkea Elkarguneko kantxan. Goizez zein arratsaldez dago irekita, eta puzgarriez gainera askotariko jolasak egiteko aukera dago.

Atzo goizean zabaldu zuten Gabonetako haurren parkea Elkarguneko kantxan, eta herritar ugari ibili zen goizez zein arratsaldez. Gaur eta bihar ere irekiko dute, 11:00etatik 13:00etara eta 16:00etatik 20:00etara.

Puzgarriez gainera, askotariko jolasak eta tailerrak aurki daitezke haurren parkean.

Gabonetako haurren parkea Azkoitiko Udaleko Gazteria sailak Gabonen bueltan antolatutako ekintzetako bat da. Izan ere, bestelako beste hainbat jarduera antolatu dituelako urtarrilaren 3ra bitartean.

Gaurko ametsak biharko albiste izan daitezen, beharrezkoa dugu zure babesa.


Egin bazkide