Urtebete baino gehiagoan kontzerturik ez duela eskainiko iragarri zuen Bulegok joan den asteartean, eta 2019an hasitako etapa ixteko, agur ospakizuna egingo duela ere jakinarazi zuen taldeak. Hain zuzen, azaroaren 9an etenaren aurreko azken kontzertua eskainiko du Bilboko Euskalduna jauregian, eta emanaldi horretarako sarrerak agortuta, bigarren kontzertu bat eskainiko dutela jakinarazi dute orain; azken kontzertuaren bezperan, azaroaren 8an, izango da hori, Euskaldunan bertan.
Kontzertu horretarako sarrerak datorren astelehenean, abenduaren 16an, jarriko dituzte salgai, 11:00etan, taldearen webgunean.