Bada zer dastatu: azukrea

Guka Telebista 2024ko abe. 13a, 09:00

Bada zer erreportaje sortaren hirugarren saioan, dastamena da jorratu duten zentzumena. Horretarako, azukrea hartu dute abiapuntu, eta horrek lotu ditu bi protagonistak: Iraia Arteaga Lore Bakes proiektuaren sustatzaile eta gozogile azpeitiarra eta Aitor Sendon Getariako Giez Berri ezti kooperatibako kudeatzailea.

Bada zer Gukaren saio berria da. Hirugarren atala atzo iluntzean telebistan botata, gaurtik aurrera ikusgai da taldearen webgune guztietan. Zentzumenen inguruko erreportaje sorta da Bada zer, eta saio bakoitzean zentzumen bat landuko dute bi protagonistaren eskutik.

Hirugarren saioan dastamena da jorratu duten zentzumena. Horretarako, azukrea hartu dute abiapuntu, eta horrek lotu ditu bi protagonistak: Iraia Arteaga Lore Bakes proiektuaren sustatzaile eta gozogile azpeitiarra eta Aitor Sendon Getariako Giez Berri ezti kooperatibako kudeatzailea.

Hurrengo atala, bi ostegun barru botako dute Guka Telebistan, 22:00etan; eta hurrengo egunetik aurrera ikusgai izango da Gukaren webgune guztietan.

Azkoitia Gukak zu bezalako irakurleen babesa behar du tokiko informazioa euskaraz eta modu profesionalean lantzen jarraitzeko.


Izan Gukakide