Gipuzkoako Bertsolari Txapelketako finalak badu bere zortzikoa. Azken alditik hona, gainera, asko aldatu da argazkia, eta aniztasun hori agerikoa izango da larunbatean, Ilunbeko oholtza gainean.
Hiru dira lehen aldiz final handia jokatuko dutenak, horietako bi etxekoak: Eneritz Artetxe azkoitiarra eta Aner Peritz zarauztarra. Gorputzaldi onarekin eta motibatuta daude egun handiaren atarian.