Azkoitia BHIko sanandresetako zozketak baditu zenbaki saridunak

Julene Frantzesena

Azkoitia BHIren eraikinaren kanpoaldea.

Atzo egin zuten produktuz beteriko saskiaren zozketa, eta 10.126 da zenbaki saritua. Irabazleak astebeteko epea du saria jasotzeko.

Azkoitia BHIk askotariko produktuz betetako saski bat zozkatu zuen atzo, San Andres jaien bueltan. Ikastetxeak jakinarazi duenez, 10.126 da zenbaki saritua, eta 16.476, berriz, haren ordezkoa.

Zenbaki saridunaren jabeak astebeteko epea du Azkoitia BHIko kideekin harremanetan jartzeko eta saria jasotzeko. Hala egiten ez badu, ordezko zenbakiarentzat izango da saskia.

Gaurko ametsak biharko albiste izan daitezen, beharrezkoa dugu zure babesa.


Egin bazkide