Atzo arratsaldean jokatu zituzten Kontzejupeko Pilota Txapelketaren 50. edizioko finalak. Oteiza pilota elkarteak antolatuta, 16:00etatik aurrera aritu ziren hainbat pilotari finalak jokatzen. Mailaz maila jokatu zituzten zazpi finalak, benjaminenekin hasi eta helduenekin bukatuz.
Partida lehiakorrak eta ederrak ikusi ahal izan zituzten Azkoitiko pilotazaleek, herriko pilotaren sehaskan. Urtero legez, giro aparta izan zen udaletxe azpiko frontoian.
Emaitzak
Benjaminak B
- Mattin Azkargorta-Amets Etxaniz 16
- Ekain Segurola-Irai Oiartzabal 12
Benjaminak A
- Aimar Azkune-Manex Zubeldia 16
- Aner Zabaleta-Aiur Romero 6
Alebinak B
- Amets Lete-Enaitz Andola 10
- Xabier Hernandez-Adur Arzamendi 16
Infantilak
- Aunitz Zaldua-Denis Santos 17
- Erik San Sebastian-Xanet Arana 18
Kadeteak
- Aritz Lizarralde 16
- Pello Alkorta 22
Jubenilak
- Julen Etxaniz 22
- Jon Arregi 18
Nagusiak
- Mikel Aranbarri-Inhar Egaña 19
- Alex Juaristi-Imanol Lasa 22
(Argazkiak: Azkoitiko Udala)