Bihar jarriko dituzte salgai Porrotx eta Marimotots pailazoen emanaldirako sarrerak

Julene Frantzesena

Katxiporreta taldeko pailazoak. (Katxiporreta)

Abenduaren 23an, astelehenez, Ostirala iritsi da! ikuskizun berriaren bi emanaldi eskainiko dituzte Katxiporreta taldeko pailazoek. Bihar 10:00etan jarriko dituzte emanaldietarako sarrerak Interneten, sei euroren trukean.

Porrotx eta Marimotots pailazoek Ostirala iritsi da! ikuskizun berriaren bi emanaldi eskainiko dituzte abenduaren 23an, astelehenez, Baztartxo antzokian. 16:00etan eta 18:30ean eskainiko dituzte saioak.

Bi emanaldi horietarako sarrerak bihar jarriko dituzte salgai. Azkoitiko Udalaren webgunean edo Entradiumen eskuratu ahal izango dira, 10:00etatik aurrera, sei eurotan. Erabiltzaile bakoitzak, gehienez, sei sarrera erosi ahal izango ditu.

Gaurko ametsak biharko albiste izan daitezen, beharrezkoa dugu zure babesa.


Egin bazkide