Katxiporreta taldeko pailazoek abenduaren 23an, astelehenez, bisitatuko dute Azkoitia. Egun horretan aurkeztuko Baztartxo antzokian elkartuko diren haurren eta horien familien aurrean Ostirala iritsi da! izeneko ikuskizun berria.
Beste behin, Gabonen bueltan izango dira Katxiporreta taldeko pailazoak herrian, eta Azkoitira etorri ohi diren bakoitzean bezala, bi saio eskainiko dituzte egun berean. 16:00etan hasiko da aurreneko saioa, eta 18:30ean bigarrena. Nolanahi ere, gaur-gaurkoz ez dituzte ikuskizunerako sarrerak salgai jarri.
Porrotx, Marimotots, Pupu, Lore eta haien lagunek Txapas irakaslearekin batera emango dute azken lan eguna eskolan, elkarrekin ikasitakoa ospatuz. Basoa, jolasak, eskulanak, abestiak, barreak eta bihurrikeriak izango dituzte hizpide; izan ere, Txapasen kutxa magikoek gordetzen dituzten sekretuak ezagutaraziko dituzte ikuskizunean.