'Xirri-xarro' musika eta dantza ikuskizuna eskaini dute Baztartxon

Iraia Oteiza 2024ko aza. 24a, 20:32

San Andres jaien bueltako dantza eta musika ikuskizun berria estreinatu dute gaur, Baztartxon, Sahatsa dantza taldeak, Iraurgi abesbatzak eta Azkoitiko Udal Musika Bandak.

Sanandresen atariko asteburua borobiltzeko, Sahatsa dantza taldeak, Iraurgi abesbatzak eta Azkoitiko Musika Bandak sanandresetarako bi urtez behin sortzen duten musika eta dantza ikuskizuna aurkeztu dute Baztartxo antzokian: Xirri-xarro. Asko izan dira Baztartxora ikuskizunaz gozatzera hurbildu direnak, antzokia osorik bete baita. 

Antzinako errepertorioetako pieza batzuk berreskuratuta eta sorkuntza berriak txertatuta, "askotariko ikuskizuna" eskaini dute Baztartxoko oholtza gainean elkartu diren ehun bat lagunek. Dantzak janzkera eta koreografia dotoreekin interpretatu dituzte Sahatsako dantzariek, eta dantza bat baino gehiagotan Iraurgi abesbatzakoen eta bandakoen ahotsak zein musika izan dituzte lagun. Halaber, bai abesbatzak eta bai bandak piezaren bat edo beste interpretatu dute dantza artean.

Azkoitia Gukak zu bezalako irakurleen babesa behar du tokiko informazioa euskaraz eta modu profesionalean lantzen jarraitzeko.


Izan Gukakide