Iraurgi saskibaloi taldearen 50 urteko ibilbidea jasotzen duen Hiru, hiru dokumentala ikusgai jarri dute YouTuben. Ekainean jendaurrean estreinatu eta joan zen asteburuan ETB4n eman ostean, Interneten jarri dute ikusgai ikus-entzunezkoa.
1974an sortu zen Azpeitiko eta Azkoitiko saskibaloi taldearen ibilbidea laburbiltzen du Txetxu Urbieta kazetariak zuzendutako lanak. Besteren artean, ISBk mende erdian egindako balentriak-eta jaso dituzte 47 minutuko lanean, era batera edo bestera klubeko kide izan diren lagunen testigantzetan oinarrituta.