Iraurgi saskibaloi klubak 50. urteurrenaren harira egin duen Hiru, hiru dokumentala estreinatu zuen atzo jendaurrean Azpeitiko Soreasu antzokian. Azkoitiko eta Azpeitiko saskibaloi klubaren historia laburbildu dute ikus-entzunezkoan, eta haren estreinaldian bi herrietako saskibaloiaren zale asko bildu ziren, baita klubean aritutako hainbat lagun ere. Azpeitiko eta Azkoitiko udaletako ordezkariak ere batu ziren estreinaldira.
Gaur Azkoitian izango da Hiru, hiru dokumentalaren emanaldia, 19:00etan, Baztartxo antzokian. Sarrera doan izango da, baina aurrez hartu beharko da honako helbidean.
Dokumentala Azpeitian eta Azkoitian estreinatu ondoren, gainera, Iraurgik Youtube plataforman duen kanalean jarriko du hura ikusgai, eta datorren azaroan Euskal Telebistan ere ikusi ahal izango da, duela mende erdi klubak jokatu zuen lehen partidaren dataren inguruan.
(Argazkiak: Mikel Amenabar Otola)