Azkoitiko Udalbatzak urriko ohiko udalbatzarra egin zuen atzo arratsaldean, eta indarkeria matxistaren biktimak artatzeko bigarren protokoloa, kreditu aldaketak, hileta zibilak arautzeko ordenantza edota Ignaziotar bidearen sustapen turistikorako udalerrien elkartea sortzea onartu zituen, besteak beste.
Hona hemen atzoko udalbatzarrean jorratu zituzten puntu guztiak:
1.- Aurreko bilkurako aktaren onespena, hala badagokio.
2.- Kreditu gehigarrien bidez kredituak aldatzeko 4/2024 zenbakidun espedientearen hasierako onespena.
3.- Kreditu transferentzien bidez kredituak aldatzeko 10/2024 zenbakidun espedientearen onespena.
4.- Azkoitiko kale garbiketa zerbitzuan Serbitzu Elkartea S.L.-k aurkeztutako fakturazio berriari dagokionean 2/2024 kredituen judizioz kanpoko aintzatespena.
5.- Azkoitian hileta edo omenaldi zibilak arautzeko ordenantzaren hasierako onespena.
6.- Ignaziotar bidearen sustapen turistikorako udalerrien elkartea sortzea.
7.- 2023ko Azkoitiko Udalaren eta bere erakunde autonomoen udal ondasunen inbentarioaren onespena.
8.- Azkoitian indarkeria matxistaren biktimak diren emakumeei arreta emateko erakundeen arteko II. jarduera eta koordinazio protokoloaren onespena.
9.- 2024ko ekitaldiari dagokion kontrol finantzarioko urteko planaren berri ematea.
10.- 2023ko ekitaldiaren kontrol finantzarioko planaren emaitzaren berri ematea.
11.- Behin betiko onespenen berri ematea.
12.- Aurrekontuari buruzko informazioa.
13.- Galdera eta erreguak.