Azkoitiko udalbatzarrak

Osorik ikus daiteke Azkoitiko Udalaren urriko ezohiko bilkura

Guka Telebista

Azkoitiko Udalbatzak datorren urteko ordenantza fiskalak onartu zituen atzo, urriko ezohiko bilkuran.

Azkoitiko Udalbatzak urriko ezohiko udalbatzarra egin zuen atzo arratsaldean, eta bertan, datorren urteko udal tasak eta zergak onartu zituzten.

Hona hemen atzoko udalbatzarrean jorratu zituzten puntu guztiak:

  • 2025erako trakzio mekanikodun ibilgailuen gaineko zergaren kuota zehazteko funtsezko elementuak arautzen dituen Ordenantza Fiskalaren aldaketaren hasierako onespena.
  • 2025erako ondasun higiezinen gaineko zergaren kuota zehazteko funtsezko elementuak arautzen dituen Ordenantza Fiskalaren aldaketaren hasierako onespena.
  • 2025erako hiri lurren balio gehikuntzaren gaineko zergaren kuota zehazteko funtsezko elementuak arautzen dituen Ordenantza Fiskalaren aldaketaren hasierako onespena.
  • 2025erako eraikuntza, instalazio eta obren gaineko zergaren kuota zehazteko funtsezko elementuak arautzen dituen Ordenantza Fiskalaren aldaketaren hasierako onespena.
  • 2025erako udal jabari publikoa okupatzeagatiko tasa arautzen duen Ordenantza Fiskalaren aldaketaren hasierako onespena.
  • 2025erako hondakin solidoak eta geldoak biltzeko, tratatzeko eta aprobetxatzeko edo deuseztatzeko zerbitzuaren tasa arautzen duen Ordenantza Fiskalaren aldaketaren hasierako onespena.
  • 2025erako zerbitzu publikoak eman eta jarduerak egiteagatiko tasa arautzen duen Ordenantza Fiskalaren aldaketaren hasierako onespena.
  • 2025erako Zubiaurre-Elkargune Institutuko kultur, kirol eta aisi-ekipamenduan eta Ugarteigarango estali gabeko igerilekuetan eskaintzen diren zerbitzuen izaera publiko ez zergadunen ondare prestazioa arautzen duen udal ordenantzaren I. eranskinaren aldaketaren hasierako onespena.
  • Azkoitiko Udalak sustatutako liburu eta bestelako batzuk saltzeagatik prezio publikoa arautzen duen Ordenantza Fiskalaren hasierako onespena.
  • 2025erako taxi tarifen onespena.

Gaurko ametsak biharko albiste izan daitezen, beharrezkoa dugu zure babesa.


Egin bazkide