Azkoitiko Herri Lasterketa jokatuko dute datorren hilaren 23an, larunbatez, hemeretzigarren aldiz, eta proban izena eman nahi dutenek dagoeneko badute horretarako aukera herrikrosa.eus webgunean.
Azaroaren 23an, herriko plazan hasi eta amaituko da Raka Maraton taldeak antolatzen duen lasterketa, 16:30ean, eta korrikalariek hamar kilometroko ibilbidea osatu beharko dute herriari bi itzuli eginez.
Aldez aurretik izena ematen duenak 13 euro ordaindu beharko du, eta egunean bertan ere egongo da horretarako aukera, lasterketa hasi baino ordu erdi lehenagora arte; kasu horretan, ordea, 20 eurokoa izango da izen-ematea. 16 urtetik gorakoek parte har dezakete lasterketa herrikoian.