Loreto Fernandez organistaren eta Ainhoa Zubillaga mezzosopranoaren kontzertua izango da zapatuan, hilak 12, Andre Mariaren Jasokundeko parrokian. Organo Erromantikoaren Nazioarteko XXV. Zikloaren barruan, 20:00etan eskainiko du bikoteak emanaldia.
Larunbateko kontzertuan Gabriel Faure konpositorea, pedagogoa, organista eta piano jotzailea izango dute gogoan. Aurten, 100 urte bete dira hura hil zenetik, eta organistak zein mezzoak omenaldi txiki bat egingo diote hari. Bide batez, Faureren figura eta pertsona berraurkitzen saiatuko dira, haren melodiaren sorta batean zentratuz. Bestalde, Camile Saint-Saens, Pauline Viardot eta Nadia Boulanger artisten zertzeladak ere eskainiko dituzte.
Organo Erromantikoaren Nazioarteko XXV. Zikloaren barruko Azkoitiko bigarren kontzertua izango da Fernandezena eta Zubillagarena. Izan ere, joan den larunbatean eskaini zuten aurtengo aurreneko kontzertua Mikel Ansola organistak eta Dos-i taldeak.
Hona hemen zapatuko kontzertuaren egitaraua:
- Reverie (Victor Hugo)-Camille Saint Saens
- Tristesse (Ferdinand Lemaire)-Camille Saint Saens
- Preludio-Camille Saint Saens
- Primera colección-Gabriel Faure
- Reve d’amour (Victor Hugo)-Gabriel Faure
- Apres un reve (Romain Bussine)-Gabriel Faure
- Chanson du pêcheur-Gabriel Faure
- Hai Luli (Xavier de Maistre)-Pauline Viardot
- Segunda colección-Gabriel Faure
- Les berceaux (Sully Prudhomme)-Gabriel Faure
- Chanson d’amour (Armand Silvestre)-Gabriel Faure
- Le petit canon-Nadia Boulanger
- Improvisation-Nadia Boulanger
- Tercera colección-Gabriel Faure
- En sourdine (Verlain)-Gabriel Faure
- Mandoline (Verlain)-Gabriel Faure