Profesionalen borroka kirolen jarraitzailea izatetik, borroka kirolari profesional izatera igaro da Aitor Andreu. Abuztuan, muay thai modalitatean debuta egin zuen azkoitiarrak, kirol hori nazio mailako kiroltzat duten Thailandian. Urte bakar batzuk baino ez daramatza borroka kirolari gisa, baina goi maila lortu du Andreuk. Urriko aldizkariaren 'Erretratua' atala ari eskaini dio Gukak.
Hilero bezala, egunotan hasiko da Azkoitia Guka bazkideei hil honetako aldizkaria etxez etxe banatzen. Oraindik bazkide ez bazara, eta aldizkaria etxean jaso nahi baduzue, egin zaitez Gukakide honako lotura honetako formularioa beteta.