Titpi Ttapak mahaia jarriko du bihar, lasterketa solidario eta inklusiborako izena emateko

Ane Olaizola 2024ko ira. 22a, 10:15

2022ko lasterketa solidario eta inklusiboa. (Mailo Oiarzabal)

Bihar eta asteazkena izango dira azken egunak aurrez aurre izena emateko. Eliz atarian jarriko du mahaia, eta eguraldi txarra eginez gero, Portaleburu aurrean.

Hurrengo larunbatean egingo duten lasterketa solidarioa eta inklusiboaren izen-ematearekin jarraitzen du Azkoitiko Ttipi-Ttapa atletismo taldeak, eta bihar berriz jarriko du horretarako mahaia eliz atarian, 17:30etik 19:30era artean. Dena den, euria eginez gero, Portaleburu aretoaren aurrean izango dira lasterketarako izenak jasotzen. Datorren asteazkena izango da aurrez aurre izena emateko azken eguna, ordu eta leku berean. Izan ere, Internetez ere eman ahal izango da, Azkoitiko Udalaren webgunean.

Aurten, Ademgi Gipuzkoako Esklerosi Anizkoitza Elkartearen alde prestatu du Ttipi-Ttapak egitasmoa, beraz, herritarren izen ematearen bidez bildutako diru guztia esklerosi anizkoitza duten pertsonen bizi kalitatea hobetzeko lan egiten dutenei bideratuko diete.

Azkoitia Gukak zu bezalako irakurleen babesa behar du tokiko informazioa euskaraz eta modu profesionalean lantzen jarraitzeko.


Izan Gukakide