GUKAKIDE

'Zumaiako Flyscha itsasontziz' bisita gidatua egiteko aukera dute Gukakideek

Erredakzioa 2024ko abu. 29a, 08:00

Gukak bazkideentzat Zumaiatik irtengo den bisita gidatua antolatu du, eta gehienez, 39 lagunek parte har dezakete doako irteeran.

Eguraldi txarra zela eta, ekainean egitekoak ginen Debatik Zumaiarako ibilaldia bertan behera gelditu zen, eta, beraz, bigarren aldiz antolatu dugu bazkideentzako doako ekitaldia. Gukako bazkideek, Zumaiatik itsasontziz irtenda, Flyscha, begirada batean bisita gidatua egiteko aukera izango dute, guztiz doan. Interesatuek izena eman besterik ez dute egin behar bisita gidatu horretan parte hartu ahal izateko. Gehienez, 39 lagunek parte har dezakete irteeran; beraz, lehenbailehen izena ematea gomendatzen da.

Ordubeteko iraupena duen irteerak Deba eta Zumaia artean aurkitzen den biotopo babestua ikusteko aukera ematen du. 50 milioi urte baino gehiagoko historia gordetzen dute kostaldeko itsaslabarrek; 100 metro baino gehiagoko altuera duten luizi handiak ezagutzeko aukera izango da, baita Europako marearteko zabalgune handienetako bat ere.

Eguna: Irailak 22
Ordua: 11:30 – 12:30
Irteera puntua: Txomin Agirre kaia, Zumaia

Bisita gidatuaren inguruko informazio guztia hemen.

 

Izen ematea

Izena eman nahi dutenek mezua bidali beharko dute bazkide@ukt.eus posta elektronikora honako datu hauek zehaztuz:

  • Bazkidearen izen-abizenak.
  • Telefonoa.
  • Bisita gidatuan parte hartuko duen pertsona kopurua.

Kontuan izateko ohar garrantzitsuak:

  • Irteera itsasoaren egoeraren arabera egingo da. Bisitarien segurtasuna lehenetsiko du beti Geoparkeak.

 

 

Azkoitia Gukak zu bezalako irakurleen babesa behar du tokiko informazioa euskaraz eta modu profesionalean lantzen jarraitzeko.


Izan Gukakide