Tonbolako sariak irailaren 4an banatuko ditu Caritasek

Nerea Uranga 2024ko abu. 27a, 10:01

Caritasen tonbola Plazaberrin.

Andremarietan tonbola zabalik eduki zuen Azkoitiko Caritasek Plazaberrin. Tonbolako sariak irailaren 4ko arratsaldean banatuko dituztela azaldu dute.

Andremari jaietan ehunka boleto saldu zituen Azkoitiko Caritasek Plazaberrin jarritako tonbolan, eta hilaren 18an itxi zuten tonbola. Tonbolako zozketako sariek ere badituzte zenbaki sarituak. Sariak jasotzeko azken hitzordua jarri dute Caritasekoek irailaren 4rako (asteazkena). Egun horretan Plazaberrin tonbola egoten den tokian izango dira, 18:00etatik 20:00etara bitartean.

Honako hauek dira zenbaki sarituak eta horien ordezkoak:

  • Tableta
    • Zenbaki saritua: 21.332
    • Ordezkoa: 19.461
  • Janari plantxa
    • Zenbaki saritua: 12.438
    • Ordezkoa: 02.930
  • Kable gabeko xurgagailua
    • Zenbaki saritua: 29.316
    • Ordezkoa: 10.103

Azkoitia Gukak zu bezalako irakurleen babesa behar du tokiko informazioa euskaraz eta modu profesionalean lantzen jarraitzeko.


Izan Gukakide