Azken zozketak eginda itxi dute Caritasen tonbola

Aitziber Arzallus 2024ko abu. 18a, 13:53

Caritasen tonbola, Plazaberrin.

Dagoeneko badute zenbaki saritua tabletak, janari plantxak eta kable gabeko xurgagailuak.

Egunotan ehunka boleto saldu dituzte Azkoitiko Caritasek Plazaberrin jarritako tonbolan txandak egin dituzten kideek, eta azken zozketak eginda, dagoeneko itxi dute tonbola. Horrenbestez, badute zenbaki saritua tabletak, janari plantxak eta kable gabeko xurgagailuak.

Honako hauek dira zenbaki sarituak eta horien ordezkoak:

  • Tableta
    • Zenbaki saritua: 21.332
    • Ordezkoa: 19.461
  • Janari plantxa
    • Zenbaki saritua: 12.438
    • Ordezkoa: 02.930
  • Kable gabeko xurgagailua
    • Zenbaki saritua: 29.316
    • Ordezkoa: 10.103

Azkoitiko Caritaseko kideek adierazi dutenez, "aurten ere tonbolak bete du bere helburu bikoitza: herriko zenbait beharri erantzuteko erantzuteko dirua biltzea, eta hori herritarren parte hartzearekin egitea". Hori guztia gauzatzeak isileko lan handia eskatzen duela nabarmendu dute, eta horretan aritzen den "boluntario multzo fina" dutela. "Hain zuzen, eskuzabaltasunez eta makina bat urtean lanean ari diren horiek dira taldearen motorra". Haien lanari esker eta urteetan bildutako diruarekin beharrean dauden herritar askori lagundu dietela adierazi dute. Herritarrei ere eskarrak eman nahi izan dizkiete eurengan konfiantza jartzeagatik eta beren ekarpena egiteagatik.

Azkoitia Gukak zu bezalako irakurleen babesa behar du tokiko informazioa euskaraz eta modu profesionalean lantzen jarraitzeko.


Izan Gukakide