Urtero bezala, atzo iluntzean herritarrek plaza bete zuten aurtengo film laburren lehiaketara aurkeztutako lanak pantaila handian ikusteko. Lehiaketaren hamabigarren ediziora lau lan aurkeztu dituzte, eta horietatik bik jaso dute saria: Hautz Lokaleko Txekor Productionsek aurkeztutako Paperezko jauregixe filmak Epaimahaiaren Saria irabazi du; eta Ikuslegoaren Saria Zubiaurre Master igeriketa taldearentzat izan da, Beste 700 urte lanagatik.
Hona hemen lehiaketarako aurkeztutako lan guztiak osorik ikusgai:
- Epaimahaiaren saria: Paperezko jauregixe. Txekor Productions. Hautz Lokala.
- Ikusleen saria: Beste 700 urte. Zubiaurre Master igeriketa taldea.
- Intsausti jauregia. Samiñoko Bidoie Produktions.
- Konfinaixue. Samiñoko Bidoie Produktions.