Eguraldi txarra dela eta, bertan behera utzi dute goizeko atletismo erakustaldia

Intza Trula 2024ko abu. 18a, 11:15

Iazko atletismo erakustaldiko irudi bat. (Aitziber Arzallus)

Ez dute egingo XXI. Kale Atletismo erakustaldirik, baina bai XXII. Andremarietako Milia: 13:00etan hasiko da saioa, Balda plazan. Horrez gainera, euriagatik herri bazkaria Berdura Plazan eta arkupeetan egingo dutela jakinarazi du udalak.

Euria gogotik ari du gaur Azkoitian, eta goizean egitekoak ziren XXI. Kale Atletismo Erakustaldia bertan behera utzi behar izan dute. Halere, XXII. Andremarietako Miliak aurrera jarraitzen du: 13:00etatik aurrera gozatu ahal izango da saioaz, Balda plazan.

Horrez gainera, herri bazkaria lekualdatu behar izan du udalak eguraldi txarraren ondorioz: Berdura Plazan eta herriko plazako arkupeetan izango da bazkaria, hain justu. 14:30ean hasiko da, eta aurten, menu beganoa hautatzeko aukera izango du nahi duen orok.

Azkoitia Gukak zu bezalako irakurleen babesa behar du tokiko informazioa euskaraz eta modu profesionalean lantzen jarraitzeko.


Izan Gukakide