Herri kirolen jolasgunea, musa eta musika, laugarren arratsalderako

Aitziber Arzallus

Herri kirolak eta garai bateko jolasak probatzeko aukera izan zuten txikienek; beste askok, berriz, musean igaro zuten arratsaldea.

Festetako laugarren eta azkenaurreko arratsaldean, Kulki etxeak plazan atondutako herri kirolen jolasgunean ibiltzeko aukera izan zuten herriko haur eta gaztetxoek, eta askok egin zuten hautu hori. Garai bateko jolasak, herri kirolak eta baserri giroko lanak bertatik bertara ezagutzeko eta probatzeko abagune ezin hobea izan zuten.

Txosnagunean, berriz, mus txapelketa egin zuten, eta jende ugarik parte hartu zuen; 28 bikotek, hain zuzen ere. Bien bitartean, Deiadar txaranga eta herriko trikitilariak arduratu ziren kaleak girotzeaz. 

Gaurko ametsak biharko albiste izan daitezen, beharrezkoa dugu zure babesa.


Egin bazkide