Ur parkea eta kalejirak, arratsaldeko entretenigarri

Aitziber Arzallus 2024ko abu. 16a, 21:00

Eguerdian, gazteen bazkaria egin dute txosnagunean; arratsalde partean, berriz, haurrentzako ur parkean gozatua hartu dute txikienek, eta helduagoek Elektrotxorongo elektrotxarangaren eta Bentazaharreko Mutiko Alaien doinuetara arindu dituzte orduak.

Gaur, San Roke eguna, festetako hirugarren eguna izan da, eta eguerdi parteko aurreskuaren ondotik, arratsaldean ere herritarrek izan dute zertaz gozaturik. Batzuek txosnagunean bertan bazkaldu dute, gazteen bazkarian, eta beste zenbait beranduxeago irten dira kalera. Umeek eta haien gurasoek Balda plazako ur parkean arratsaldea-pasa atsegina egin dute. Gazteek eta helduxeagoek, berriz, musika lagun, kalejiran ibiltzeko aukera izan dute: batzuk Elektrotxorongo elektrotxarangaren doinuak izan dituzte lagun, eta besteek Bentazaharreko Mutiko Alaienak.

Gauean, besteak beste, Esne Beltza taldeak kontzertua emango du herriko plazan, eta DJak ariko dira txosnagunea girotzen.

Gaurko, biharko eta etziko egitarauak, hemen:

Gaur, San Roke eguna

  • 17:00. Ur parkea, Balda plazan.
  • 18:30. Elektrotxorongo elektrotxaranga.
  • 19:00. Bentazaharreko Mutiko Alaiak taldearen kalejira.
  • 23:00. Suzko erroberak, Vulcano etxearen eskutik.
  • 23:30. Esne Beltza taldearen kontzertua, plazan.
  • 00:00. Zugar Babyz DJa, txosnagunean.
  • 01:30. Txumba, txosnagunean.
  • 02:00. Anti-X DJa, txosnagunean.

Bihar, Baserritarren Eguna

  • 09:00etatik 10:00etara. Azkoitiko Kultur Elkartearen XLI. Inazio Iriarte margo lehiaketarako zigilu jartzea, Portaleburu erakusketa aretoan. Lanak 14:00etatik 15:00etara bitartean jasoko dituzte toki berean.
  • 09:30. Herriko trikitilarien eta dultzaineroen kalejira.
  • 09:30. Ganadu erakusketa, Plazaberrin.
  • 11:00. Herriko trikitilari gazteen kalejira.
  • 12:00. Erraldoien eta buruhandien kalejira, Txalkor txistulari taldeak lagunduta.
  • 12:00. Herri kirol jaialdia, plazan.
  • 12:30. Jubilatuen meza, parrokian.
  • 14:30. Jubilatuen bazkaria, Elkarguneko Herriko Plaza aretoan. Bertan, aurten 90 urte betetzen dituzten herritarrak omenduko dituzte.
  • 17:30. Kulki herri kirolen jolasgunea plazan.
  • 18:00. Bikote Helduen Dantza Suelto Txapelketa, Balda plazan.
  • 18:00. Mus txapelketa txosnagunean.
  • 19:00. Deiadar txaranga, herriko kaleetan.
  • 19:30. XLI. Inazio Iriarte margo lehiaketaren sari banaketa, Portaleburun. Jarraian, Juan Mari Arrizabalagaren liburuaren aurkezpena.
  • 22:00. Film Laburren XII. Lehiaketaren lanen emanaldia eta sari banaketa, plazan.
  • 23:10. Hauek taldearen kontzertua, plazan.

Etzi, igandea. Kuadrillen Eguna

  • 11:00. Atletismo saioa, Balda plazan. Ondoren, XXII. Andremarietako Milia eta XXI. Kale Atletismo Erakustaldia, Xeye atletismo taldeak antolatuta.
  • 12:00. UK03 txaranga, herrian zehar.
  • 14:30. Herri bazkaria, plazan.
  • 16:30. Brincadeira batukadaren Merograde ikuskizuna, kaleetan.
  • 17:30. Apar festa, Balda plazan.
  • 18:30. Zezenak, Plazaberrin.
  • 19:30. UK03, herrian zehar.
  • 20:00. Erromeria txosnagunean, Kitziki taldearekin.
  • 21:30. Gozategi taldearen kontzertua, plazan.
  • 22:00. Kontzertuak txosnagunean: Ukabil, Inoiz Ez eta Check Boyz.
  • 00:00. Suzko zezena, herriko plazan.
  • 00:15. Brincadeira batukadaren Glowdrums ikuskizuna, kaleetan.
  • 23:00etatik 02:00etara. Drogen kontsumoak eragiten dituen arriskuak saihesteko nahiz murrizteko eta genero erasoen aurkako babesgune zerbitzuak, parrokiaren aurrean.

Abuztuak 19, astelehena

  • 22:00. XIV. Diva-Sat idi dema saria, Gurea pilotalekuko probalekuan.

Azkoitia Gukak zu bezalako irakurleen babesa behar du tokiko informazioa euskaraz eta modu profesionalean lantzen jarraitzeko.


Izan Gukakide