Askotariko osagaiak izan ditu Andremari eguneko arratsaldeak

Aitziber Arzallus 2024ko abu. 15a, 22:00

Pilotari profesionalen pilota partidak, simulagailuak eta Txiki Chef, magia poteoa, gimnastika erritmiko erakustaldia, gaiteroen kalejira, kontzertuak eta abar izan dituzte aukeran herritarrek.

Askorako eman du Andremari eguneko arratsaldeak. Pilotari profesionalen neurketak izan dira leporaino betetako Gurean frontoian. Masters CaixaBank txapelketaren barruan, Elordik eta Gabirondok 22-17 irabazi dute Egiguren eta Tolosaren kontra, eta Peñak eta Arangurenek 22-13 Zabala eta Imazen aurka.

Kalean, simulagailuetan ibiltzeko, sukadaritza tailerrean parte hartzeko, aurpegia margotzeko eta beste hainbat gauzatarako aukera izan dute haurrek eta gaztetxoak Kontzejupean eta inguruetan; poteoan zebiltzan herritarrak, berriz, aho zabalik utzi dituzte terrazaz terraza zebiltzan magoek; eta eliz atarian gimnastika erritmiko erakustaldia egin dute Zubiberri taldeko kideek. Horiez gain, kaleak girotzen gaiteroak ibili dira kalejiran; Balda plazan musika jartzeaz Davila DJa arduratu da; eta txosnagunean goizaldeko ordu txikiak arte jarraituko dute arratsaldean hasitako kontzertuek. Hain zuzen ere, Igitaia, Labankada, Iltze, Bellum eta Wanoska taldeak igoko dira oholtzara.

Honakoa hemen datozen ordu eta egunetarako egitaraua:

Gaur, Andre Maria eguna

  • 20:30. Kontzertuak txosnagunean: Igitaia, Labankada, Iltze, Bellum eta Wanoska.
  • 23:00. I Love 80's taldearen kontzertua, plazan.

Bihar, ostirala. San Roke eguna

  • 09:30. Zubiondo Gaiteroak taldearen kalejira.
  • 10:00. Txalkor txistulari taldearen kalejira.
  • 10:50. Udal ordezkarien korporazioa parrokiara, Txalkor txistulari taldeak lagunduta, Alkate soinua-ren doinupean.
  • 11:00. Meza nagusia.
  • 12:00. Erraldoien eta buruhandien kalejira.
  • 12:15. Ohiko aurreskua, plazan.
  • 13:00. Udal Musika Bandaren eta Zubiondo Gaiteroak taldearen kontzertua, Kontzejupean.
  • 14:30. Bazkaria, txosnagunean.
  • 17:00. Ur parkea, Balda plazan.
  • 18:30. Elektrotxorongo elektrotxaranga.
  • 19:00. Bentazaharreko Mutiko Alaiak taldearen kalejira.
  • 23:00. Suzko erroberak, Vulcano etxearen eskutik.
  • 23:30. Esne Beltza taldearen kontzertua, plazan.
  • 00:00. Zugar Babyz DJa, txosnagunean.
  • 01:30. Txumba, txosnagunean.
  • 02:00. Anti-X DJa, txosnagunean.

Etzi, larunbata. Baserritarren Eguna

  • 09:00etatik 10:00etara. Azkoitiko Kultur Elkartearen XLI. Inazio Iriarte margo lehiaketarako zigilu jartzea, Portaleburu erakusketa aretoan. Lanak 14:00etatik 15:00etara bitartean jasoko dituzte toki berean.
  • 09:30. Herriko trikitilarien eta dultzaineroen kalejira.
  • 09:30. Ganadu erakusketa, Plazaberrin.
  • 11:00. Herriko trikitilari gazteen kalejira.
  • 12:00. Erraldoien eta buruhandien kalejira, Txalkor txistulari taldeak lagunduta.
  • 12:00. Herri kirol jaialdia, plazan.
  • 12:30. Jubilatuen meza, parrokian.
  • 14:30. Jubilatuen bazkaria, Elkarguneko Herriko Plaza aretoan. Bertan, aurten 90 urte betetzen dituzten herritarrak omenduko dituzte.
  • 17:30. Kulki herri kirolen jolasgunea plazan.
  • 18:00. Bikote Helduen Dantza Suelto Txapelketa, Balda plazan.
  • 18:00. Mus txapelketa txosnagunean.
  • 19:00. Deiadar txaranga, herriko kaleetan.
  • 19:30. XLI. Inazio Iriarte margo lehiaketaren sari banaketa, Portaleburun. Jarraian, Juan Mari Arrizabalagaren liburuaren aurkezpena.
  • 22:00. Film Laburren XII. Lehiaketaren lanen emanaldia eta sari banaketa, plazan.
  • 23:10. Hauek taldearen kontzertua, plazan.

Abuztuak 18, igandea. Kuadrillen Eguna

  • 11:00. Atletismo saioa, Balda plazan. Ondoren, XXII. Andremarietako Milia eta XXI. Kale Atletismo Erakustaldia, Xeye atletismo taldeak antolatuta.
  • 12:00. UK03 txaranga, herrian zehar.
  • 14:30. Herri bazkaria, plazan.
  • 16:30. Brincadeira batukadaren Merograde ikuskizuna, kaleetan.
  • 17:30. Apar festa, Balda plazan.
  • 18:30. Zezenak, Plazaberrin.
  • 19:30. UK03, herrian zehar.
  • 20:00. Erromeria txosnagunean, Kitziki taldearekin.
  • 21:30. Gozategi taldearen kontzertua, plazan.
  • 22:00. Kontzertuak txosnagunean: Ukabil, Inoiz Ez eta Check Boyz.
  • 00:00. Suzko zezena, herriko plazan.
  • 00:15. Brincadeira batukadaren Glowdrums ikuskizuna, kaleetan.
  • 23:00etatik 02:00etara. Drogen kontsumoak eragiten dituen arriskuak saihesteko nahiz murrizteko eta genero erasoen aurkako babesgune zerbitzuak, parrokiaren aurrean.

Abuztuak 19, astelehena

  • 22:00. XIV. Diva-Sat idi dema saria, Gurea pilotalekuko probalekuan.

 

Azkoitia Gukak zu bezalako irakurleen babesa behar du tokiko informazioa euskaraz eta modu profesionalean lantzen jarraitzeko.


Izan Gukakide