Nogen izan da aurtengo andremarietan plazako oholtzara igo den aurreneko musika taldea, eta Donostiako boskoteak plaza bete egin zuen atzo iluntzean emandako kontzertuan. Dagoeneko herritar askorentzat aski ezagunak diren Nora edota Enarak abestiak eta horren ezagunak ez diren beste hainbat jo zituen zuzenekoan, eta gozatua hartu zuten emanaldia bertatik bertara ikustera joandako ehunka herritarrek.