Bihar arratsaldean, 17:00etan hasita, pilota partidak izango dira Gurea pilotalekuan. Elordik eta Gabirondok Egiguren V.aren eta Tolosaren kontra jokatuko dute aurrena, eta gero, Peña eta Zabaleta Zabalaren eta Imazen aurka jokatzekoak ziren, baina bigarren partida horretarako aldaketa bat iragarri dute. Hain zuzen ere, baja izango da Zabaleta atzelaria, eta Peñarekin batera Aitor Arangurenek jokatuko du.
Zabaletak hilabete inguru darama bajan, eta atzo probak egin bazituen ere, ez zuen bere burua bihar Azkoitian jokatzeko moduan ikusi, eta hori horrela, Arangurenek jokatuko du nafarraren ordez.