Indarkeria matxistaren aurkako protokoloaren xehetasunak eman ditu Itaiak

Intza Trula 2024ko abu. 14a, 10:00

Itaiak prestatutako indarkeria matxistaren aurkako protokoloaren aurkezpena. (Utzitakoa)

Atzo, 18:00etan, protokoloaren nondik norakoak azaldu zituzten Itaiako eta Azkoitiko Asanbladako kideek txosnagunean.

Heldu dira andremariak, eta aurten ere, Itaiak indarkeria matxistaren aurka prestatutako protokoloaren berri eman die herritarrei. Atzo, 18:00etan, eman zituzten azalpenak Azkoitiko txosnagunean, asanbladako kideekin batera. 

Atzo azaldu zuten moduan, Itaiaren protokoloa martxan egongo da gaurtik astelehenera arte –hilaren 19ra arte–. Eraso bat ikusi edo jaso duen edonork aktibatu ahal izango du protokoloa 613 63 73 85 zenbakira deituta edo Azkoitiko txosnagunera joanda. Halaber, aholkularitza eta zerbitzuen inguruko gida, akonpainamendua eta salaketa publikoa egiteko aukera eskainiko da. Horrez aparte, telefono zenbaki horretara deituta etxera bakarrik ez joateko laguntza eskainiko dute festetan zehar.

Azkoitia Gukak zu bezalako irakurleen babesa behar du tokiko informazioa euskaraz eta modu profesionalean lantzen jarraitzeko.


Izan Gukakide