Erraldoiak eta buruhandiak kalerik kale ibiliko dira egunotan

Intza Trula

Erraldoiak, iazko andremarietan. (Julene Frantzesena)

Gaurtik larunbatera bitartean Azkoitiko kaleetan barrena ibiliko dira erraldoiak eta buruhandiak, eta inork desfileak galdu ez ditzan, ibilbideen berri eman du Azkoitiko Udalak.

Heldu dira andremariak, eta horiekin batera, erraldoien eta buruhandien desfileak. Festetan dabiltzan herritarrak alaitzeko ardura izango dute horiek gaurtik hasi eta larunbatera arte, eta guztiek desfileez gozatu dezaten, ibilbideak ezagutarazi ditu Azkoitiko Udalak.

Hori hala, honakoak izango dira erraldoiek zein buruhandiek egunotan egingo dituzten ibilbideak:

Gaur, abuztuak 14

  • 12:30. Herriko plaza / Kale Nagusia / eliza ataria / Balda plaza / Herriko plaza.

Bihar, abuztuak 15

  • 12:00. Herriko plaza / Gurea pilotalekua / Altzibar / Jausoro / Aita Madinabeitia plaza / Herriko plaza.

Etzi, abuztuak 16

  • 12:00. Herriko plaza / San Martin / Trenbidearen Zumardia / Julio Urkixo / Plazaberri / Herriko plaza.

Abuztuak 17, larunbata

  • 12:00. Herriko plaza, eliza ataria, Xabier Munibe kalea, Trenbidearen Zumardia / Julio Urkixo / Balda plaza / Plazaberri / Herriko plaza.

Gaurko ametsak biharko albiste izan daitezen, beharrezkoa dugu zure babesa.


Egin bazkide