Anaitasunaren Ohorezko Erregional Mailako taldeak bihar jokatuko du denboraldiaurreko lehen lagunartekoa

Intza Trula

Anaitasunaren Ohorezko Erregional Mailako taldea, denboraldiaurreko lehen entrenamenduan. (Anaitasuna)

Txerloian, 10:30ean, jokatuko dute denboraldiaurreko lehen norgehiagoka, Hernaniren aurka. Biharkoaz gainera, beste lau neurketa jokatuko dituzte Loren Barbadoren mutilek denboraldia hasi aurretik.

Abuztua izanagatik ere, lanean ari dira dagoeneko Anaitasunako bi talde nagusiak. Bihar, hain justu, Ohorezko Erregional Mailako taldeak denboraldiaurreko lehen neurketa jokatuko du etxean, Txerloian. Loren Barbadoren taldeak Hernani izango du aurrez aurre, eta 10:30ean hasiko da partida.

Horrez gainera, Ohorezko Erregional Mailako taldeak beste lau neurketa jokatuko ditu denboraldirako prestaketan: horietako bi etxean jokatuko ditu, eta beste bi kanpoan.

Bihar, asteazkena

  • Anaitasuna-Hernani, 10:30ean, Txerloian.

Abuztuak 22, osteguna

  • Anaitasuna-Oiartzun, 19:00etan, Txerloian.

Abuztuak 24, larunbata

  • Anaitasuna-Tourgin, 11:00etan, Txerloian.

Abuztuak 31, larunbata

  • Beasain-Anaitasuna, 10:30ean Loinatzen (Beasain, Gipuzkoa).

Irailak 7, larunbata

  • Urola-Ilintxa-Anaitasuna, 16:30ean, Argixaion (Zumarraga, Gipuzkoa).

Gaurko ametsak biharko albiste izan daitezen, beharrezkoa dugu zure babesa.


Egin bazkide