Euskal presoen eta iheslarien aldeko elkarretaratzea egingo dute bihar

Intza Trula 2024ko abuztuaren 13a

Sare Herritarrak deitutako elkarretaratze bateko irudia. (Artxibokoa)

Andre Maria jaiei hasiera emateko udaletxeko balkoitik botako duten txupinazoaren unea baliatuko dute aldarrikapena egiteko. 11:50ean jarri dute elkartzeko hitzordua, herriko plazan.

Sare Herritarrak deituta, euskal presoen, iheslarien eta deportatuen eskubideen alde elkartuko dira bihar Azkoitian, Andre Maria jaietako txupinazoaren unean. 12:00etan botako dute txupina udaletxeko balkoitik, baina elkartzeko hitzordua 11:50ean jarri du Sare Herritarrak, Azkoitiko plazan.

Azkoitia Gukak zu bezalako irakurleen babesa behar du tokiko informazioa euskaraz eta modu profesionalean lantzen jarraitzeko.


Izan Gukakide