Ez dute kartoi komertzialen bilketarik egingo datozen egunetan

Intza Trula 2024ko abu. 13a, 14:00

Artxiboko irudian, kartoiak.

Andre Maria jaiak tarteko, Urola Erdiko Mankomunitateak adierazi du ez dutela kartoi komertzialen bilketarik egingo bihartik datorren astelehenera arte. Halaber, garbigunea itxita egongo da etzi, ostiralean eta larunbatean.

Andre Maria jaiak direla medio, Urola Erdiko Mankomunitateak jakinarazi du ez dutela kartoi komertzialen bilketarik egingo bihartik astelehenera bitartean; hilaren 14tik 19ra bitartean, hain zuzen. Horrez gainera, garbigunea hiru egunez itxita egongo dela jakinarazi du: etzi –hilak 15–, ostiralean –hilak 16– eta larunbatean –hilak 17– egongo da itxita.

Azkoitia Gukak zu bezalako irakurleen babesa behar du tokiko informazioa euskaraz eta modu profesionalean lantzen jarraitzeko.


Izan Gukakide