Indarkeria matxistaren aurkako protokoloa aurkeztuko du arratsaldean Itaiak

Intza Trula

Itaiak prestatutako indarkeria matxistaren aurkako protokoloaren aurkezpen irudia, iaz. (Maialen Etxaniz)

Azkoitiko Gazte Asanbladako kideekin batera egingo du, 18:00etan, Azkoitiko txosnagunean.

Azkoitiko Andre Maria festak hastear daude, eta horren aurrean, indarkeria matxistari aurre egiteko prestatutako protokoloa aurkeztuko du gaur arratsaldean Itaiak, Azkoitiko Gazte Asanbladarekin batera. Azkoitiko txosnagunean emango dituzte azalpenak, 18:00etan.

Indarkeria matxistaren aurkako protokoloa bihartik hasi eta datorren astelehenera bitartean egongo da martxan; hau da, abuztuaren 14tik 19ra bitartean. 

Gaurko ametsak biharko albiste izan daitezen, beharrezkoa dugu zure babesa.


Egin bazkide